XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HALTEROFILIAEUSKAL HERRIKO sei gizon eta bi emakume Portugalgo selekzioarekin lehiatuko dira bihar halterofilian.
Jon Tejedor, Javier Zelaia, Gorka Lopez, Jose Antonio Barrena, Kepa Ortega eta Bruno Jose Sotok hartuko dute parte gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Ainhoa Negeruela eta Lourdes Gorostegik. Proba han jokatuko da, Portugalen, Lisboako La Caparica polikiroldegian.
ERRUGBIAPABLO TOMAS GARCIAK beteko du hemendik aurrera Alfonso Feijoo donostiarraren tokia Espainiako errubi selekzioaren buruan, Feijook lan hori uzteko erabakia hartu baitu:
ITALIAKO Giroan kreatina tasa altuegia emateagatik suspentsioarekin zigortu zuen Italiako Federazioak Filippo Casagrande, baina atzo bere anaia Francescok esan zuenez, zigor hori kentzeko erabakia hartu du orain UCIk.
Gainera, Italiako Federazioarik kalte ordaina eskatzeko baimena eman omen dio Casagranderi UCIk.
SASKIBALOIALAU taldek hartuko dute parte Gurpil-aulkiko Alfonso Isagurbe memorialean: etxeko Zuzenak taldeaz gain, Madrilgo Ama B eta Fundosa Bk hartuko dute parte, eta Bartzelonako Guttmanek.
Finalerdiak larunbatean jokatuko dira Gasteizko Ariznabarra polikiroldegian, eta finala igandean, goizeko 10:00etan.